XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), arratsetan, neskarengana agindua urratuz joaten zenean, bihotza nagusitzen zitzaion eta bere hitzari zintzo eusteko asmoa hartu ohi zuen.

Illuntzearekin egiten zituen erteerok, etxekoei susmogarri egin zitzaizkien eta Allande ta Marti, osaba-illobak, alkarrekin moldatu ziren Pette'ri zelatan egiteko.

Bitartean gudaritzara joateko epea bete zitzaion.

Gaitz-erdi, hurbil xamar tokatu zitzaion Frantzia'ri morroi egin beharra, Bordele Burdeos. Antziñako Burdegala. Euskal-era jatorrean: Burdigara izan baitzen berari suertatutako zerbitzu-hiria.

Hurbiltasunak, ordea, etzuen gaurko abantaillarik.

Izan ere, trenik etzen garai haietan Lehenengo trenbidea, Manchester'etik Liverpool'erakoa alegia, 1832'gn. urtean inaguratu zen, eta gertakari hau, arestian esan bezala, 1806'gn. urtetsukoa da berdintsu zen Bordele, Paris edo Arras, zeren gudaritzak iraun bitartean ez baitzitekeen hamabostaldiko edo hillabeteko baimenarekin etxeratu.

Beraz, urruti ala urrean tokatu, maiñadakoen Familikoen arpegi maitagarriak ez zitzaketen gehiago ikus lizentziatuak etorri arte.

Petiri, gudaritzara erten baiño egun pare bat lehenago, Lexargarate'ko kaxkora heldu zen azkenekoz, bere maite-kuttunaz agurtzeko.

Petiri larri heldu zen, norbait somatu baitzuen bidean berari jarraiki, illunpetan babesturik, eta Mayi'rengana iritxi orduko bere kezka agertu zion: - Mayi, bildur naiz etxekoren bat neri segika etorri ote den.